FeteWhatsApp

EUSKARA HOBETZEKO AUKERA. APRENDE Y MEJORA TU NIVEL DE VASCUENCE.

90buletina

90. buletina (Euskara Atala) argitaratua dagoela jakinarazi dizuegu. Hona hemen informazioaren laburpena eta link-ak jatorrietara joateko.

Ponemos a vuestra disposición esta información sobre recursos y actividades formativas que son interesantes de cara a aprender y/o mejorar tu euskera. Tenéis a disposición los link de acceso a los diferentes sitios.

EGA: Q-ALTE europar titulua

2016ko 2. deialdia

Proba Idatzia prestatzeko material berriakKalifikazioak noiz.
Triptikoa deskargatzeko, egin klik hemen.

 

EUSKARA ATALA

2016-17 PRESTAKUNTZA

Euskara hobetzeko eta didaktika eguneratzeko ikastaroak.

Lehenengo lauhilekoan beste hiru ikastaro antolatu dira.

D eta B ereduetako Lehen Hezkuntzako irakasleentzat:
Haurren irakurtzeko zaletasuna – Irakasleak konplize (izena emateko, egin klik hemen. Urriaren 20a arte epea zabalik).

D eta B ereduetako DBHko EUSKARA irakasleentzat:
Gazteen irakurtzeko zaletasuna – Teknologia lagun (izena emateko, egin klik hemen. Urriaren 17a arte epea zabalik).

A, D eta B ereduetako edozein etapatako irakasleentzat (UEUrekin lankidetzan):
Agertokia zurea da. Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa (izena emateko, egin klik hemen. Urriaren 20a arte epea

Zubiarte Euskaltegia

Euskara ikasteko ikastaroak
A1 mailan eta C1-EGAn ez, gainerakoetan plaza libreak daude. Ikusteko, egin klik hemen.

 

EIBZren zerbitzuak

Liburutegia

Liburu ibiltariak

EIBZk Liburu ibiltarien maletak ditu Nafarroako A, B eta D ereduetako ikastetxeei maileguan uzteko.

Kamishibai ipuinak

Maileguan hartzeko ipuinak dira, ikasgelan ahoz kontatzekoak, irudien laguntzaz.

Kontsulta zerbitzua

EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.
Hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du.
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan sortzen diren zalantzei konponbide emateko zerbitzua, euskal testu egoki eta zuzenak egiteko garaian.

 

Hor barna…

Mikro-ipuin lehiaketa 2016

Lehiaketa honetan Nafarroa Garaiko A eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek eta Iparraldeko eskola eta kolegioetako ikasleek har dezakete parte.

Arauak deskargatzeko, egin klik hemen.

Antolatzaileak: Euskokultur Fundazioa eta Pamiela argitaletxea.

Norena da hizkuntza? Kultura herrikoiak eta hizkuntzaren jabe-gabetzea ikastaroa

Saioak: urriaren 5, 14, 19, 20 eta 21ean.

Banden Lehiaren 8. edizioa martxan
Lehiaketa honetan euskara, musika eta teknologia biltzen dira.

  1. edizio honetan taldeek Banden Lehiako webgunearen bidezeman behar dute izena, euren datuak eta musika argitaratuz.

Urriaren 21a arte dago zabalik izen emate eta botoak jasotzeko epea.

AntolatzaileaAzkue fundazioa.

IV.ttiklik idazlan laburren lehiaketa: gurasoei gutuna
Oinarriak.

 

Administrazioa

“Norbera” hezkuntza tresna

Helburua da herritarrei baliabideak ematea artera ikuspegi kritiko eta proaktibotik hurbiltzeko.
Materiala deskargatzeko aukera ere izanen da.

“Ostegun, historiaz jardun!” hitzaldi zikloa Barañaingo Kultur Etxean.

Urriko ostegunetan izanen dira hitzaldiak,19:00etan.

 

BALIABIDEAK

A eredua Nafarroan bloga

A ereduan ari diren irakasleentzako baliabideak.

Ahozko hizkuntza irakastea webgunea

Ahozkoa gelan nola landu eta nola ebaluatu. Ikaslearen ekoizpenaren ebaluazioa egiteko proposamena, Lehen Hezkuntzarako, ahozko hizkuntza irakasteko proposamenarekin bat datorrena.

Hizkuntza akatsak bloga

Eguneroko lanean ikusi eta ikasitakoak ekarri nahi ditugu blog honetara, labur-labur eta xume-xume.

Ikus-entzunezkoak bloga

Blog honen helburua irakasleei ikus-entzunezkoak eskura jartzea da. Hori dela eta, sarean dauden bideoak irizpide ezberdinen arabera sailkatu ditugu behar dugun hori errazago aurkitzeko.

Esamoldeak eta esaerak bloga

Hizkuntza adierazkortasuna areagotzeko esamoldeak eta esaerak testuinguruan.

Noticias relacionadas